XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gazigezak.

Bilbo aldian, irakurri dedanez, gauz ez oso berdiñak gertatu dira igarotako egun auetan.

Askeneko aste ontako egunetan, batzun-batzuek joanak izan bear dute Jesus'en Biotza'ren irudi aundi ta ederraren aurrera bertan otoitz egitera.

Bañan orain agintari ditugun jaunak debekatu egin die eta baton-bat espetxera eraman, bereala berriz aske utzi arren.

Baita ere antxen ibilliak dira, irudi aurrean lotsagabe bat baño geiago komunisten abestiak, La Internacional eta abar abestutzen.

Agintariak aberi ordea etzien ezer esan.

Gero diote azkasasuna ematen dutela ezkubitarrai.

¡Nai bai! ¡Ez ordea ematen!.

2.000 pesetako multa eman digute irudi bat asterokoan azaltzeagatik, orrela dio beñepein Gobernadore jaunak bialitako eskutitzan.

¿Ez ote La Voz de Guipúzcoa (?) ko iragarki edo anunzioetako lerroak ipintzeagatik?.

Bada orretxek min eman ziola, batek baño geiagok belarrira esan didate.

Badakizute, azkatasuna ibaietako urak bezin ugari degula-ta, debekatu zuela Gobernadoreak arpide edo zuskrizioa irikitzea berak emandako multak ordaintzeko..., bañan (ixilik eta belarrira) oso, guztiz txiroak gera, diruakin oso aserre gaude eta ixilka bada ere artuko ditugu eskupekoak, nai aña.

Laburu, Jesus'en Lagundiko Aitak, itzaldi bikain-bikaiñak eman ditu emengo Artzai Ona'ren eliz galantan, Urumea pelota plazan eta beste tokiren batean.

Oste edo jendea ugari, eliza bederatzi egunetan bete-beterik eta bi ordu lenagotik ostea joanaz toki berezia izateko, pelota tokian berriz, ia-ia ukabilka gizonak bertan sartzeko....

Ori dala-ta, egunerokoak aita onen itzaldietatik zati ederrak ipiñi dituzte.

Bañan... burura kezka bat etorri zait La Voz de... irakurriaz.

¿Ez dute esaten askok, ori erozten dutela, iñork baño geiagoko, eta iñork bañon obeto errietako berriak ekartzen dituelako?.

Egokia izango litzake, ori esaten dutenai, erakusteko lerro bat, aski degu, aita onek egin dituan itzaldietzaz.

¡Ez baitu ekarri! ¡Oso maltzurra bai-ta!.

KOPETILLUN.